Astekaria

Hemen astero egiten, ikasten eta hausnartzen dudana jasoko dut.




2015/10/15


Irakasgaiaren aurkezpena egin ostean, e-gelara sartu gara han zeuden artxiboak ikusteko. Ondoren ikaslearen fitxa betetzen hasi gara. Fitxa horretan gure datuak idatzi ditugu, hezkuntza esparruan dugun esperientziarekin eta IKT-ekin dugun esperientziarekin batera.
Gero, bikoteka ordenagailuen inguruko 10 galdera erantzun ditugu guk dakigunarekin, hau da, ezer ez bilatzen. Amaitutakoan, pendrive batean gorde egin dugu hurrengo egunerako.




2015/10/16


Aurreko egunean erantzundako galderak klase guztiaren artean komentatu egin ditugu, erantzun zuzen eta komun batera ailegatuz. Gero, bikote bakoitzaren dokumentuan txarto ditugun erantzunak zuzendu ditugu, ondoren e-gelara igoz.
3. aktibitatean, drive, google eta gmail hobeto erabiltzen ikasi dugu. Gmailen adibidez mezuak bilatzen, etiketak sortzen, mezuak etiketatzen, mezuak artxibatzen eta filtroak sortzen ikasi dugu; Driven karpetak sortzen; eta Googleen hainbat gauza, hala nola alertak sortu, google akademikoa etabar.




2015/10/22


Klasearen hasieran blog baten ezaugarriak azaldu dizkigu irakasleak. Hori egin eta gero, klasekide bakoitzak bloga egiteko gai batzuk pentsatu ditugu, ondoren zerrenda bat eginez. Gai horietatik, bat aukeratu dugu blogerako. Ondoren, Blogger ireki dugu eta titulua, helbidea eta plantilla aukeratu dugu. Honekin batera etiketak eta gadgetak (etiketak ikusteko, erlojua) ezartzen ikasi dugu.




2015/10/23


Bloga zabaldu ondoren, orrialde desberdinak egiten ikasi dugu, astekaria eta materialak deitu direnak. Ondoren, gure profila editatu dugu: argazkia jarri, herrialdea, lana… “Blogaren atxiki”-en diseinua aldatu egin dugu “jerarquia”tik “menú desplegable”-ra. Goiburuan argazki bat ipintzen ikasi dugu. Hau normalean oso handia denez, Blogean jarri baino lehen, “Picture Manager”-arekin tamaina txikitu eta moztu egin dugu. Honekin batera, tituloari letra mota eta kolorea aldatzen ikasi dugu. Testu finko bat egin dugu sarrera moduan. Ikasi dugun azken gauza linkak sartzea izan da.
 Azkenik, gaiari sarrera eman diogu hau lantzen hasiz informazioa bilatzen. 




2015/10/29

Klasearen hasieran erlojuko ordua aldatzen ikasi dugu, izan ere asteburu honetan ordua atzeratu egin da. Gaur  beste hainbat gadget desberdin ezartzen ikasi dugu. Lehenengo eta behin, Bloggerren bertan dagoen egutegia txertatu dugu, baina HTML-ren bidez beste egutegi bat jarri dugu, interneten bilatutakoa. Ondoren, Feed bat ezarri dugu: Hezkuntza Sailak. Feed honetan, Hezkuntza Sailaren berriak agertzen dira, Blogaren eskumaldean hain zuzen. 
Gadgeten ondoren, sarreretan YouTubeko eta Vimeoko bideoak txertatu ditugu. Honekin batera, YouTuben bertan bideoen tamaina aldatzen ikasi dugu.
   Sarrera batean, hitz bat edo gehiago urdintzean, "enlace"-ra emanez gero, orrialde konkretu bateko linka itsatsi dugu, horrela hitz edo esaldi horri klik egitean, orrialde horretara zuzenean joateko.
 Issuu orrialdean, nahi dugun gaiaren liburuak eta publikazioak ikusten ditugu. Liburu bat Bloggean sartzeko, sarreraren barruan HTML botoira sakatuz egin dezakegu, liburu horren kodea itsatsiz. Scribd-en baita ere dokumentuak hartu eta Blogean txerta daitezke HTML-ren bidez, lehen bezala. Calameo orrialdean, aldizkariak ikus ditzakegu. Diapositibak igotzeko eta jeisteko, Slideshare-rekin egin dezakegu, HTML-rekin berriz ere. Azkenik, audio bat nola txertatzen den deskubritu behar dugu, eta horrela egiten da: lehenengo interesgarria den audio bat bilatu, ondoren HTML kodea bilatu eta azkenik sarreran bertan itsatsi, HTML-ren lekuan.
Azkenik, Blogarekin jarraitu dugu. 



2015/10/30
 
Egin dugun lehenengo ekintza izan da ikastea nola txertatu audio bat sarrera batean. Hainbat modu ikasi ditugu: irrati saio bat eitb orrialdetik, abesti bat googleen bilatuz, eta youtubetik. Ondoren, blogaren fitxategia kudeatu dugu. Gero, 4.2. Aktibitatea azaldu digu irakasleak. Ariketa honetan galderak erantzun behar ditugu banaka, eta gero, taldeka komunean jarri. Azkenik, taldekide batek galdera baten aurkezpena egingo du kalsearen aurrean. Galderak egiten hasi gara, eta ondoren aurkezpena.



2015/11/12

Word-ak eskeintzen dituen hainbat funtzio desberdin ikusi ditugu. Lehenengo bi word desberdin paraleloki jartzen ikasi dugu "vista en paralelo" botoiari sakatuz. Ondoren vista orrialdean "mapa del dokumento" ireki dugu maila desberdinak ikusteko. Hau egin eta gero eskemara joan gara, eta han testuaren mailak aldatu egin daitezke. Letra kolorez aldatu, tamaina handitu, larriz jarri eta abar egin dugu. Kakotxak eta puntuak ongi idazten ikasi dugu, hau da, kakotxak eta hauen kanpoan puntua. Gero portada, "salto de página", orrialdearen zenbakia eta goiburukoa erabiltzen erakutsi dizkigu. Baita ere markadoreak eta hiperesteka ezarri ditugu. Referentzietan "insertar nota al pie" sakatzean, orrialdearen behekaldean ohartxoak idatz ditzakegu. Aipamen bat eta titulu txertatu eta  dugu. Azkenik "tabla de ilustraciones" eta "control de cambios" erakutsi dizkigu. Bikoteka word ariketa bat egin dugu klasean ikusitakoa praktikan jartzeko.



2015/11/13
Proiektuarekin hasteko "Ikasle Gida" irakurri dugu. Gero banaka galdera batzuei erantzun diegu ondoren taldeka komentatuz. Geroago klase guztiarekin komunean jarritako ideiak komentatu ditugu. Azkenik talde fitxa osatzen hasi gara.


2015/11/19
Sitesa sortzen hasi gara, taldeko kide bakar batek egin behar zuena. Sitesari forma eman diogu izenburua eta abar jarriz, eta ondoren talde guztiarekin konpartitu egin dugu.



2015/11/20
Taldeka sitesa erabiltzen hasi gara, bertan taldeko lanak sartzeko. Gero lehenengo jarduerarekin hasi gara. Gaitasun digitalari buruzko bideo bat ikusi dugun bitartean, ideia nagusiak hartu ditugu ondoren ideiak komunean jarriz. Geroago, gai horri buruzko mapa kontzeptuala egiten hasi gara, gero sitesean txertatzeko. Ondoren, irakasleak Delicious web-orriari buruz hitz egin digu, eta linkak biltzeko baliabide ona dela esan digu. Horretaz gain, web-orri horretan hainbat link biltzea eskatu digu.


2015/11/26
Egindako lanak drivean txukundu ditugu taldekide bakoitzak bere lanak bukatuz. Horretaz gain mapa kontzeptuala bukatu dugu kronograma egitearekin batera.



2015/11/27
5.6 ariketa egiten hasi gara. Horretarako bakoitzak 7 esteka desberdin bilatu ditu ikt-ak hezkuntzan gaiari buruz eta etiketak jarri ditu. Sakontzeko, esteka hauetako bi edo hiru aukeratu eta taula bat osatu taldekide bakoitzak.
Ondoren, 5.7 ariketaren orrialde bat aukeratu eta horri buruz hausnartu dugu. Informe bat egin eta hau guztia sitean sartu egin dugu.



2015/12/10
Irakasleak 5.9 ariketa azaldu digu, non Lehen Hezkuntzara eramateko blog bat egin behar genuela esan zigun. Blog horrek, edukiak, helburu didaktikoak eta materialak eduki behar izango ditu. Honekin batera, guk umeak izango bagina bezala Bloga sortu beharko dugu. Hasieratik egunkari digitala egitea erabaki dugu, oso ideia aproposa, interesgarria eta gutxi ikusten dena dela deritzogulako.



2015/12/11
5.9 ariketa jorratzen hasi gara. Lehenengo sites bat kudeatzen hasi gara, baina gure ideiak ezin genituenez nahi genuen moduan adierazi, WIX  aplikazioa aukeratu dugu, umeentzat formatu erakargarria daukala iruditu zaigulako.
Umeek egunkari digital antzeko bat egingo dute  euskera saioan lantzeko. Egunkaria hainbat atal izango ditu, adibidez, txisteak, bitxikerak, notiziak…
Laburbilduz, haiek kazertari moduan jardungo dute.



2015/12/17
Taldearen autoebaluazioa bete ondoren, egunkariari eta aurkezpenari azken pintzeladak eman dizkiegu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Hoho Angry Anime Smiley