jueves, 29 de octubre de 2015

Zer da Hezkuntza Emozionala eta zergatik da garrantzitsua

ZER DA HEZKUNTZA EMOZIONALA?

  "Hezkuntza emozionala hezkuntzaren prozesu bat da, non pertsona bakoitzaren akonpainamenduaren eta eskoratzearen bidez trebetasun emozionalak lantzen diren." (Lucas J.J. Malaisi)

  Heziketa emozionala materia akademiko arruntetan lantzen ez diren behar sozialei erantzuten dion heziketa-berrikuntza da. 

  Bere helburua konpetentzia emozionalak lantzea da: kontzientzia emozionala, erregulazio emozionala, adimen interpertsonalaren autogestioa, bizitza-trebetasunak eta ongizatea.


   Hau ongi praktikatzeko hainbat programa diseinatu behar dira marko teorikoan, eta hauek praktikara eramateko irakasleak oso ondo prestatuta egon behar dira; irakasleen lanaren alde egoteko material kurrikularrak behar dira; ebaluatzeko programak ebaluatzeko datu bilketa tresnak behar dira, eta abar.


     Hona hemen Lucas J.J. Malaisiren hitzaldi oso interesgarri bat:





ZERGATIK DA GARRANTZITSUA?


   Bizitzako lehen egunetan umeek plastikotasun zerebral garrantzitsua daukate, beraz garai hau eta honet ematen dituen esperientziak eta ikastaldiak, oso garrantzitsuak dira kognizioaren eta adektibitatearen garapenerako.

 Familia gehienek hezkuntza emozionalaren kalitatea hobetu nahi dute arreta emozionalarekin konbinatuz, horrela umearen garapen integrala hedatuz.

   Irakasleak eta gurasoak, inteligentzia emozionalak garapenean eta pertsonalitate orekatu batean duen garrantziaz kontzienteak dira. Beraz, haurrak bere osotasunean aztertzea beharrezkoa da, bai intelektualki, bai fisikoki, bai emozionalki eta bai sozialki.

   Oinarrizko prebentzio mota bat denez, umeek haien bizitzan agertzen diren esperientzia eta erronkei aurre egiteko bizitzan zehar garatu edota ikasi dituzten baliabide eta estrategia desberdinak behar dituzte. Hori dela eta, oso garrantzitsua da hezkuntza emozionala eskolan nahiz familian jasotzea.




    Azkenik Elsa Punseteren irrati saio bat Punto Radion, non inteligentzia emozionalari buruz hitz egiten duen:




No hay comentarios:

Publicar un comentario

Hoho Angry Anime Smiley