viernes, 23 de octubre de 2015

Sentimenduak eta emozioak

     Emozioak zer diren jakin aurretik, sentimenduak ezagutu behar ditugu. Askotan bi kontzeptu hauek erratzen ditugu, baina gauza oso desberdinak dira.


     Sentimenduak emozioen emaitzak dira. "Sentimendu" hitza "sentitu" aditzetik dator, eta aldarte batera egokitzen da. Psikologiaren arloan norbanako baten esperientzia subjektibo moduan definitzen da, emozioen emaitza dena. Enpatiak beste pertsonen sentimenduak ulertzea baimentzen du. Normalean iraupen handia du, eta horren adibide oso on bat ikus dezakegu maitasunean.




     Emozioak, aldiz, pertsona bakoitzak barne eta kanpo eraginen aurrean adierazten duen fenomeno psikofisiologikoak eta biologikoak dira. Hauek bat-batean agertzen dira eta ezin dira kontrolatu.


  Termino orokor bat da, norbanakoen aldetik, pertsonek, animaliek, gauzak etabar sorrarazten dituzten estimuluen aurrean egokitzapena adierazten duena. Emozioak, batez ere, gure garunak eta organismoak nola lan egiten duten arabera gertatzen dira. Garuna hormonak eta neurotransmisoreak sentimenduak bihurtzeaz arduratzen dena da.

    Orokorrean, sentimenduak baino gutxiago irauten dute baina hauek baino biziagoak dira. Uste da pertsonak inpulsatzen eta motibatzen dituztenak dira. Emozioak gizabanako guztiek izaten ditugu, eta hauek denbora luzean erreprimituta geratzen badira, krisi emozionala bihur daitezke.

     Emozioak hurrengoak dira: 

  • Harridura
  • Nazka
  • Beldurra
  • Poztasuna
  • Haserrea
  • Tristura


    Laburbilduz, emozioen eta sentimenduen desberdintasun nagusiak hurrengoak direla esan dezakegu:
  1. Iraupena: sentimenduek asko eta emozioek gutxi
  2. Sentimenduak emozioen emaitza
  3. Emozioak estimuluen aurreko erreakzio psikofisiologikoa / sentimenduak emozioen ebaluazio konstanteak






No hay comentarios:

Publicar un comentario

Hoho Angry Anime Smiley