jueves, 26 de noviembre de 2015

Nola landu emozioak etxean

     Klasean ez ezik, etxean emozioak landu daitezke. Honekin batera umeekin komunikatu gaitezke emozioak ezagutzen eta gertatu zaienean zer gertatu zaien asmoarekin.







ISTORIOAK

     Emozioak istorioekin baliatuz landu daitezke. Hau jorratzeko, gure haurtxaroko istorioak sortu ditzakegu. Adibidez: txikitan ........ haserretzen ninduen. Oso pozik egon nintzen ......... gertatu zitzaidanean.


METAFORAK/MARGOTU

     Metaforak edota margoak erabili ditzakegu sentzasio korporalak deskribatzeko, marrazteko edota emozioak izendatzeko. Ariketa hau nagusiek haurrekin batera burutu ditzakete. Primeran dago emozioak espresatzeko zailtasuna daukaten umeentzako.


JOLASTEN

     Jolas hau bestearen emozioa asmatzen aupegiko eta gorputzeko keinuak erabiltzean datza. Burutzeko pertsona bat baino gehiago jolastu behar du. Jokalari bat besteen aurrean jartzen da. Ondoren, emozio bat aukeratzen du, gero hau mimikaren bidez irudikatuz. Gainerako jokalariek emozioa asmatu behar dute. Azkenik, emozioa asmatzen duen jokalariak besteen aurrean jartzen da, berriro jolasa hasiz.


IRAKURKETA

     Umearekin emozioekin ilustraturiko ipuinak irakurtzean datza. Jarduera honetarako aurreko sarrera batean erantsitako liburua aproposa da (Nola landu emozioak Lehen Hezkuntzan: Ipuinak). Nagusiak haurrarekin emozioak lantzen dituen liburuak irakurriko ditu, horrela hauek lantzeko.


MARRAZKI BIZIDUNAK

     Emozioak hurbiletik lantzeko, haurraren marrazki bizidun gustokoenen adibidea erabili ditzakegu errazagoa eta entretenigarriagoa egiteko. Teknika hau erabiliz, umea adiago egongo da eta ondo pasatuko du jolasera jolasten.


ESKULANAK

    Beste aktibitate bat aldizkariekin, plastilinarekin, gatzezko pastarekin eta abarrekin jolastu, eskulanak sortuz, emozioei forma emateko.
    Jokalari bakoitzak papertxo batean emozio bat idatziko du. Ondoren, papertxo guztiak plater batean jarriko dira, hauen nahastuz. Jokalari batek papertxo bat hartuko du, eta jokalari guztiek idatzita dagoen emozioa irudikatu beharko dute edozein material erabiliz (plastilina, aldizkariak...).


ARBELA

    Logelan arbel bat edukiko dute, non umeek goizero nola sentitzen diren marraztuko duten. Hau egiteko ohitura hartzea aproposa da gure emozioak kontrolatzeko.
    Umeak arbek bat edukiko du asteko egun guztiekin. Egunero, aurpegi bat emozio bat irudikatzen duena marraztuko du, horrela asteko azken egunean astean zehar eduki dituen emozio guztiak ikusteko.


SOINUAK

    Emozioei soinuak edota mugimenduak ezarri eta hitzak asmatu hauek izendatzeko. 
    Jolas hau aurrera eramateko, "eskulanak" jolasean bezalako dinamika erabiltzen da. Lehenengo eta behin, jokalari bakoitzak papertxo batean emozio bat idatziko du. Ondoren, papertxo guztiak plater batean jarriko dira, hauen nahastuz. Jokalari batek papertxo bat hartuko du, eta idatzita dagoen emozioa irudikatu beharko du soinuez edota mugimenduez baliatuz. Gainerako jokalariek emozioa asmatu beharko dute. Asmatzen duenak berriro papertxo bat hartuko du, eta berriro hasiko da jolasa.




    Bideo honetan Maria Ángeles Mairenak, Esther García Navarrok eta Inma Rogerrek, heziketa emozionalean adituek, gakoak ematen dizkigute gure seme-alaben ongizate emozionala aholku praktikoen bitartez bermatzeko.







No hay comentarios:

Publicar un comentario

Hoho Angry Anime Smiley