jueves, 26 de noviembre de 2015

Nola landu emozioak Lehen Hezkuntzan: Jolasak (II)

    Ondorengo sarreran klasean hezkuntza emozionala lantzeko jolasekin jarraitzen dugu. Kasu honetan beste hiru jolas proposatzen dizkizuet.



EMOZIOEN EZKUTALEKUA

    Irakasleak hainbat espresio botatzen ditu eta ikasleek zein emozio ezkutatzen den asmatu behar dute.
  • Primeran pasatu dut, ez dut inoiz egun hau ahaztuko.
  • Hara! Nola ez zitzaidan lehenago bururatu?
  • Asko sentitzen dut mindu izatea.
  • Ez dut inoiz ez berarekin jolastuko!
  • Zelako mina!
  • Gixajoa, pena ematen dit.
  • Lagundu!




NOLA ERREAKZIONATZEN DU PERTSONA BAKOITZAK?

    Garrantzitsua da umeek konturatzea emozio berdinaren aurrean erantzun desberdinak eduki ahal dituela. Lehenengo fasean gaudenez, bakarrik ulertuko dugu pertsona bakoitzak modu batetaz esdo bestetaz erantzun dezakeela.
    Adibideak emateko, hurrengoa egin dezakegu: erakutsi ahal diegu haien desberdina diren era batean erantzuten dugula, edota hurbileko pertsona baten adibidea jarri.
  • Poz ikaragarria: Jauzi, barre egin, besteei kontatu etab.
  • Tristura: Negar egin, gurasoei kontatu, bakarrik geratu, pentsatu etab.
  • Esuztea: Besteei esan, geldirik geratu, jauzi, eskuak buruan jarri etab.
  • Beldurra: Ihes egin, negar egin, oihukatu, geldirik geratu etab.
  • Amorrua: Oihukatu, jo, bakarrik geratu, gurasoei kontautu etab.






ETA ZUEK NOLA SENTITUKO ZINATEKE?

    Jolas hau burutzeko, irakasleak hainbat proposamen botako ditu, eta ikasleek esan beharko dute nola sentituko ziren egoera bakoitzean.
  • Klase guztiaren aurrean, irakasleak esaten dizu ariketa primeran egin duzula.
  • Lagun batekin borrokatzen zara.
  • Txirrindulan ibiltzen zoaz eta erortzen zara.
  • Beste ume batek baloia kentzen dizu.
  • Ezin duzu irteera batera joan gaixotu zarelako.



    Amaitzeko, diapositiba hauetan joko gehiago ikus ditzakezue:



No hay comentarios:

Publicar un comentario

Hoho Angry Anime Smiley