Haurtzaroan eta beraz hezkuntzan, ipuinek garrantzia handia hartzen dute. Hauek motibazioa bultzatzeaz aparte, afektibitate-lotura ere hobetzen du.
Ipuina, kanpoko mundua azaltzeko eta ulertzeko tresna da, baita sentimenduak interpretatzeko, esperientzia adierazteko eta gizartea kritikatzeko baliabidea ere. Horrenbestez, ipuinak ezinbesteko balio hezigarri intrintsikoa du.
Ipuina aukera anitzak ditu haurraren garapenean: ahalmen psikikoak -irudimena, fantasia, gozamena eta sentikortasuna, adibidez- sendotzeko eta indartzeko bidea da. Era berean, errealitatearen eta ametsen arteko oreka lortzeko oinarria eskaintzen du, gaur egungo munduari aurre egiteko balio duena. Hori guztia kontakizunaren bidez (irakurtzeko edo kontatzeko) eta labur (eserialdi bakarrean gozatu ahal izateko) adierazten da.
Irakasleek ipuin mota ugari eduki behar ditugu, horrela umeen beharrei egoki erantzun ahal izateko.
Beraz, ipuina funtsezkoa da haurtzaroan, eta garrantzi handia du haurraren etorkizuneko garapenean.
Ipuinak hainbat gauzetan laguntzen du:
- Fantasia eragin eta aberasten du eta, beraz, esperientziaren mundua zabaltzen du.
- Haurraren pertsonalitatea modu integralean heltzeko prozesuabultzatzen du.
- Haurra eta errealitatea kontaktuan jartzen ditu.
- Kode moral bat irakasten dio: ongiaren eta gaizkiaren kontzeptua.
Horrez gainera, errespetua, zintzotasuna, eskuzabaltasuna... erakusten dizkio.
- Helduaren eta haurraren arteko elkarrizketak eta elkartze afektiboakbultzatzen ditu.
- Antsietatea eta agresibitatea gorputzetik botatzen, beldurrak eta tentsioak ezabatzen... laguntzen dio haurrari.
- Teknika terapeutiko gisa erabil daiteke.
Aurkituko duzuen hurrengo argitaratzean, emozioak lantzeko lau ipuin aurkezten dizkizuet, laurak liburu berdinean daudenak.
Lau ipuin hauen bitartez maneiatzeko zailak diren emozioak tratatzen dituzte. Ipuin bakoitzaren protagonistek egoera zail desberdinak gainditzen dituzte kontakizunean zehar.
"A Candela le pesaban los zapatos", "Los cerezos de villa salada", "El sueño de Mateo" eta "Los juegos de Berta" dira ipuinak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario