jueves, 26 de noviembre de 2015

Nola landu emozioak Lehen Hezkuntzan: Jolasak (I)

    Ondorengo sarreran, hezkuntza emozionalaren lehenengo fase lantzeko aproposak diren hiru joku aurkituko dituzue.


AURPEGIAK MARRAZTEN

    Umeei esango diegu oinarrizko aupegierak marrazteko:

  • Poza
  • Tristura
  • Beldurra
  • Amorrua
  • Ezustea
  • Lotsa

    Ezer ez egin baino lehen, ikasleekin hitz egingo dugu beldurra, amorrua eta abar daukagunean nola sentitzen garenari buruz. Jarduera honek bultzatuko die pentsatzera emozio horiek sentitzerakoan jartzen ditugun aurpegietan (postura, ahoa, begiak...).
  Galderak egin ahal dizkiegu haiek konklusiora ailegatzeko eta gero hori paperean marrazteko.
    Marrazkiak egin eta gero, umeak batuko dira besteei erakusteko marraztu dutena, horrela ikusiko dute ea ikaskideek haien marrazkiekin identifikatzen diren ala ez.

    Jolas hau balio du ikasleekin emozioei buruz hitz egiteko, hauek ezberdintzen ikasteko, izenak jartzeko eta ikusteko guztiok emozio berdinetatik igaro garela noizbait.





HAURREN MINIIPUINA

    Egoera bat planteatzen dugu (miniipuina). Egoero honek emozioez hitz egitera eta eztabaidara bultzatu behar du. 

Adibidea:
    Ume guztiak patioan daude "La zapatilla por detrás" jolasera jokatzen. Bat-batean mutiko bat etortzen da (Mikel adibidez), eta umeek jolasteari uzten diote pentsatzen dutelako asko direla. Esaten diote joateko, jolasean ez daukala lekurik.
    Egoera planteatu eta gero, galdera batzuk botako dizkiegu gaiari buruz erreflexionatzeko:
  • Nola sentituko da Mikel?
  • Nolakoa izango da bere adierazpena?
  • Nola sentituko dira gainerako umeak?

    Beste adibide bat hurrengoa izango litzateke:
    Lasterketa bat irabazten gaude, eta azken momentuan jausi egiten gara.
  • Nola sentituko ginateke?
  • Azkenak geratzen bagara?





EMOZIOARI KOLOREA ETA FORMA JARTZEN

    Jolas honetan ikasle guztiak parte hartuko dute. Irakasleak hainbat galdera botako ditu eta guztiek pentsatzen dutena erantzun. Irakasleak ikasleen ideiak apuntatuko ditu arbelean (nahi duen ikasleak bere ideia arbelean apunta dezake, eta ez irakasleak). Ondoren, ideia guztiekin mural bat egingo dute.

  • Amorruak zein kolore duela esango zenuke? Nolakoa da bere usaina? Eta bere testura? Bere forma nolakoa da?
  • Eta tristura?
  • Eta posa?
  • Eta beldurra?
  • Eta ezustea?




No hay comentarios:

Publicar un comentario

Hoho Angry Anime Smiley