Post honetan emozioak online lantzeko hainbat jolas proposatzen dizkizuet:
Adimen emozionala lantzeko jolasak (Zeharkako ardatz bezala adimen emozionala lantzeko 10 jarduera):
Jolas honetan, emozioak zeharkako ardatz moduan lantzeko hamar jarduera burutu ditzakete ikasleek. Jolasak bi parte ditu: "Mis emociones" eta "Jugamos con...".
"Mis emociones" atalean 3 jarduera daude:
"Mis emociones" atalean 3 jarduera daude:
- "Yo me siento...": Jarduera honetan ilerik eta aurpegirik gabeko ume bat agertuko da. Ikasleek nola sentitzen diren erreflejatu beharko dute ume horretan, aurpegia eta ilea erantsiz. Azkenik, beheko partean nola sentitzen diren idatzi beharko dute.
- "Completando la historia": Atal honetan, istorio bat ageri da. Pertsonaiek hitz egingo dute, eta lekutxoak agertuko dira bokadilloetan. Beheko partean emozio desberdinak agertuko dira. Ikasleek emozio hauek bokadilloetan agertzen diren lekutxoetan egoki sartu beharko dute.
- ¿Cómo me siento?: Azken atal honetan egoera desberdinak agertuko dira. Ikasleek elkarrizketa bakoitzari dagokion emozioa asmatu beharko dute.
"Jugamos con..." ataldean, sei jarduera desberdin bereizten dira
- "Letras": Atal hau "urkatu" jolasaren antzekoa da. Ikasleek esaldia asmatu beharko dute untxia urmaelera ailegatu baino arinago.
- "Diferencias": Jolas honetan ikasleek bi irudien arteko desberdintasunak aurkitu beharko dituzte denbora gutxienean.
- "Cálculos mentales": Ikasleek eragiketa ezberdinak kalkulatu ondoren, eragiketa (untxia) bakoitzari dagokion emaitza (azenarioa) arrastratu beharko diote.
- "Figuras geométricas": Ikasleek margotuta dagoen segida zuzenki jarraitu beharko dute.
- "Números": Hurrengo jolasean, ikasleek eragiketen segida jarraitu beharko dute.
- "Problemas": Azken atal honetan, ikasleek problema ezberdinak ikusiko dituzte. Honen azpiak bi eragiketa desberdin agertuko dira. Ikasleek zuzena den eragiketa aukeratu beharko du.
Asociación Española Contra el Cáncer sorturiko joku bat da hau. Elkarteak dio hezkuntza emozionala oso garrantzitsua dela eskolan, eta honek hurrengo puntuetan oparoko emaitzak lortu dituela:
- Mendetasuna sortzen duten substantzien kontsumoaren murriztapena, haien artean tabakoa eta alkohola.
- Klaseko portaera oldarkorren jaitsiera.
- Jokaera autosuntsigarri eta antisozialeko ehuneko txikiagoa.
"El bosque encantado" jolasak emozioen kudeaketan laguntzen du. Irudizko ingurune batean garatzen da, baso sorgindu batean hain zuzen ere. Baso horretan sorginak, maitagarriak, iratxoak, gazteluak Trollak eta abar agertzen dira.
Jolasean hainbat aktibitate jorratzen dira:
- Emozioak detektatzeko eta hauek sortu ahal dituzten egoerak antzemateko.
- Sentimenduak eta hauekin loturiko beharrak espresatzeko trebetasuna trebatu.
- Pautak eman emozio positiboak eta negatiboak onartzeko, eta kontrol teknikak hornitu emozio hauek erregulatzeko eta ez exageratzeko.
7 eta 9 urteen arteko umeei zuzenduta dago. Jolasaren helburua umeei emozioak kudeatzeko estrategiak eskaintzea da, zeinek etorkizun batean, tabakoaren, alkoholaren eta beste jokabide batzuen babesleak izan daitezkeenak.
Jolas hau hasi aurretik, emozioak lantzeko fitxak daude eskuragarri ikasleekin lantzeko klasean.
"Buenos tratos" Errioxako Gobernuko Osasuneko eta Gizarte Zerbitzuetako Kontseilaritzatik dator. Jolasaz aparte, hainbat jarduera desberdin biltzen ditu bere blogean.
Jolas hau konkretuki, autonomiaren, sentimenduen eta emozioen, baloreen, baterako hezkuntzaren, limiteen eta normen eta trebetasun sozialen edukiak biltzen ditu.
Bost jarduera desberdin daude apalategiaren goialdean.
- "¡Menudo jaleo... A ordenar que me mareo!": Lehenengo jolas honetan etxeko hiru gela agertzen dira: logela (bi perspektiba derberdin), bainugela eta sukaldea. Beheko partean gela bakoitzeko objektu desberdinak agertuko dira, eta ikasleek hauek aproposa den lekura mugitu behar izango dituzte.
- "¡Qúe talento! ¡Aprende a componer el cuerpo!": Lau gorputz ezberdin agertzen dira, ikasleek ordenatu egin beharko duituztenak.
- "En este momento... ¿Qué siento?": Hirugarren jolas honetan, lau egoera desberdin aurkitzen ditugu, non ikasleek egokia den emozioa aukeratu behar izango dute.
- "¡Qúe abuso!¡Se han colado unos intrusos!": Ageri diren lau labidetarako egokiak ez diren bost objektuak aurkitu beharko dituzte.
- "¡Dale al coco aunque te cueste un poco!": Azken jolasean lau egoera desberdin ageri dira, eta hauen azpiak hau konpontze hiru forma. Ikasleek egoera bakoitza konpontzeko egokia den forma aukeratu beharko dute.
Ikasleek emozioak keinuekin adierazten ikasiko dute jolas honekin.
Lau jarduera desberdin ageri dira:
- Lehenengoan emozioak adieraziko dira, eta ikasleek hau irudikatzeko ilea eta keinua aukeratu beharko ditu.
- Bigarrenean irudi bat agertzen da. Irudi horretan ikasleek pertsona bakoitzak zer sentitzen edo pentsatzen duten ondorioztatu beharko dute ikasleek, bakoitzaren keinuak esta espresioak erreparatuz.
- Hirugarren jardueran ikasleek bideo bat ikusiko dute. Ikusi ostean, pertsonaiak irudikatu duen elkarrizkelta aukeratu beharko dute.
- Laugarrenean e-mail bat ageri da, emoticonoak dituena. Ikasleek e-mailari eta emoticonoei erreparatu behar diete, ondoren emoticonoak hitzen ordez ordezkatzeko.
Trebetasun sozialak lantzeko jolasbat da, eta honekin batera sentimenduak eta emozioak konpartitzeko, lagunak egiteko trebetasunak lortzeko... balio du.
Hainbat atal desberdin daude, 9 konkretuki. Batzuk gidak dira, beste batzuk jolasak, eta beste batzuk azalpenak.